Zer da mediateka?

 

Mediatekak ikuspegi eta erabilera zabala duen leku atsegina eta erakargarria eskaintzen du: ikasteko, aisialdirako, sormenerako, harremanetarako, informaziorako, komunikaziorako…, non curriculum barneko eta kanpoko errekurtsoak eskaintzen zaizkien ikasle, irakasle eta familiei. 


Deskribapena

Eskolako sarreraren ondoan dagoen 80 metro karratuko espazio argitsua.

25 ikasle batera egoteko tokia.

Funts bibliografikoa: 4000 dokumentu inguru.

Katalogo informatizatua, ABIES aplikazioaren bidez.

Dokumentuak SHU*ren arabera ordenatuta (*Sistema Hamartar Unibertsala)

ACEX programan parte hartzen du, Eskola-Liburutegien atalean.

 

Zerbitzuak

Mailegua

Internet konexioa (2 leku)