ES | EU
Gobierno Vasco

Gure historia laburra

1967. urteko urtarrilean, Donostiako Amara Berri auzoko guraso eta irakasle talde baten ametsa errealitate bihurtu nahian, Ikasbide Ikastola sortu zen.

 Ikasbide Ikastolaren ibilbidea mugitua izan da, klaseak emateko estola-toki ezberdinak ezagutu baititu. Hasieran Balleneros kaleko pisu batean, ondoren Isabel II.a kaleko lokaletan eman zituen, 1979. urtean Lehen Hezkuntzakoak Txuri Urdineko lokaletara pasa ziren . Ondoren, 1984/84 ikasturtean, taldeak gehitzen joan zirenez gela aurreprefabrikatuetan ere ematen ziren klaseak. Udaletxeak Amezketa plazako ereikina utzi zigunean Haur Hezkuntzakoak bertara joan ziren. Isabel IIeko lokalak hutsik geratu zirela aprobetxatuz hainbat gurasok Ikasbide Kultur Elkartea sortu zuten auzoan ere euskara eta Euskal kultura sustatzeko asmoz. Gure Lehen Hezkuntzako eraikuntzen baldintzak eta jolasguneen beharrak ikusita, eta Zorroaga gaineko Gurutze Gorriaren eraikina hutsik zegoenez hura hartzea erabaki zen. Eta azkenik, 2011. urtean horrenbeste denboraz aldarrikatutako behin betiko egoitza estreinatu genuen.

 Hasiera batean, Ikasbidek, ikastolen federazioen babespean, dagozkion guraso eta irakasleen ordezkarien batzordeekin ikastola pribatu gisa funtzionatu zuen eta Arantzazuko Ama, Orixe, Zurriola eta Jakintza ikastolekin batera Barandiaren Lizeoa sortu zuten beraien proiektuari Bigarren Hezkuntzan jarraipena emateko. 1994. urtean publifikatzeko erabakia hartu zuen guraso asanbladak, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako “Ikasbide Ikastola” izeneko ikastetxe publikoan bihurtu zelarik.

© Ikasbide Ikastola
Telefonoa: 943467841 | idazkaria@ikasbideikastola.eus zuzendaria@ikasbideikastola.eus