ES | EU
Gobierno Vasco

Ikasbide Ikastolako jangela zerbitzua, Hezkuntza Sailak bideratutako kudeaketa zuzenean kokatzen da, ikastolan bertan egunero sukaldatzen dela kontutan harturik.Gure sukaldariek bertan prestatzen duten janariaz gozatzen dute ikasleek. Auzo Lagunek hornitzen ditu lehengaiak eta menuak  dieta orekatu eta osatuak prestatuz. Jangelako zerbitzuan 5 sukaldarik eta  21 begiralek lan egiten dute Amaia Lumbreras arduradunaren koordinaziopean. Gurasoei hiruhilero menuaren berri ematen zaie.

20172018 ikasturtean honako hauek izango dira prezioak:

  •                                            Ohiko ikaslea:  75 - 80.5 €/hilabetero (hasiera dataren arabera)
  •                                            Ez ohiko ikaslea: 5.20 €/eguneko.

 

Bazkal ondorena antolatuta dago adinaren arabera, siesta (2 eta 3 urteko nahi dutenak), euskaraz jolasean (4, 5 urte), mediateka eta nahi duenak beste jardueretan izen eman dezakete (eskolaz kanpoko ekintzak...).

Ohar garrantzitsua

   

Dieta berezia ( intolerantzia, alergia edo antzekorik ) behar duen ikasleen kasuetan, jangelako arduradunari dagokion txosten medikoa helarazi beharko dio, halaber elikagai desegokia ez beharrez hartzeagatik jarraitu beharreko prozeduraren jarraibidea.

 

  •  

    Gurasoek aipatutako ikasleen  dieta berezien inguruan gerta daitezken aldaketak idatziz jakin araziko diete jangelako arduradunari, tutore eta sukaldariek ere berehala jakin dezaten

 

© Ikasbide Ikastola
Telefonoa: 943467841 | idazkaria@ikasbideikastola.eus zuzendaria@ikasbideikastola.eus